MTV Unplugged in New York

MTV Unplugged in New York
Nirvana taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1994ko azaroaren 1
Grabazioa1993ko azaroaren 18
Iraupena53:50
DiskoetxeaGeffen Records
EkoizpenaScott Litt, Alex Coletti

MTV Unplugged in New York 1994ko azaroan kaleratutako Nirvana grunge musika taldearen zuzeneko albuma da, New Yorken emandako kontzertu akustiko bat. Kurt Cobainen heriotzaren ostean plazaratu zen Nirvanaren lehendabiziko diskoa da. Kritikariek goraipatu zuten, taldea grungetik haratago joateko gai zelakoan. Gainera, Niravanaren gustu zabala erakutsi zen, The Vaselines, David Bowie, the Meat Puppetsen kantak ez ezik, Leadbelly folk taldearen “Where Did You Sleep Last Night” abestia ere jo zuten.

Telebistan agertu ez ziren “Something in the Way” eta “Oh Me” kantak badaude. Hala ere, bi euskarrietatik at geratu ziren Lynyrd Skynyrden “Sweet Home Alabama” zein Nirvanaren beraren "Sliver" edo "In Bloom" bertsioak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy